Hurrengo zapatuan, apirilaren 8an, igaroko da 20. Korrika Leintz Gatzagatik, herritar ugari euskararen alde antxintxika jarriko dituen ekimena. Bazkalorduan izango da hori, 14:35ak aldera, printzipioz. Leintz bailaratik sartuko dira korrikalariak aldapan gora, eta herritik igaro ostean, Ozaetarantz jarraituko du martxak.
Dena den, ekimenaren bueltako jaia ez da orduan bukatuko; izan ere, gauean, 21:00etan, puntako bertso afaria izango da Soran Etxean. Onintza Enbeitaeta Andoni Egaña arituko dira bertsotan, afari gozo baten bueltan. Bada, afari horretara joan nahi dutenek txartelak eros ditzakete dagoeneko. Soran Etxean bertan dauzkate salgai, bakoitza 22 eurotan.