Gatzagako jaiak 2015

"Nai" malabarista eta musika doinu ezberdinekin, jai goiz animatua

Aitor Agiriano 2015eko irailaren 5a

Giro aparta izan dute gaur goizean Leintz Gatzagako herritarrek. Hasteko, Ines Osinaga irakasle duen herriko trikitilari taldeak girotu ditu bertako kaleak. Ondoren, munduan zehar bira egiten ari den "Nai" malabaristaren txanda izan da. Ikuskizuna ikustera joan direnak ere, izan dute parte hartu eta beraien trebeziak erakusteko aukera. Amaitzeko, berriz, musika doinuak izan dituzte Otxandiotik etorritako batukada taldearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak