Europako Hauteskundeak

LEINTZ GATZAGA: Boto ezkertiarra gehiengo, baina abstentzioa nagusi

Ubane Madera 2014ko mai. 25a, 21:03

Leintz Gatzaga izan da Debagoienean botoen kontaketa amaitzen lehena. Mahai bakarrarekin, 20:33rako bukatu dute zenbaketa. Eta horren arabera, EH Bilduk ordezkatzen duen koalizioak eskuratu ditu botoen gehiengoa: 56 (%63,63). EAJ izan da, berriz, bigarren indarra, 23 botorekin (%26,13).

Edozelan ere, abstentzioa atera da garaile Leintz Gatzagan, orain bost urteko hauteskundeekin alderatuta, gora egin du-eta lau puntu pasatxoan. Bestela esanda, gatzagarren  %54,17k aukeratu du botorik ez ematea (%50a izan zen 2009an). Eta abstentzioaren beherakada alderdi guztiek eskuratu duten boto kopuruan islatu da. Hala ere, EH Bilduk igarri du boto kopurutan jaitsiera handiagoa bigarren alderdi den EAJk baino. 

2014

Errolda: 209
Abstentzioa: 104 (%54,17)

  • EH Bildu: 56 (%63,63)
  • EAJ: 23 (%26,13)
  • PSOE: 0
  • PP: 0
  • Ezker Anitza-Iratzarri-EKI: 1 (%1,13)
  • Equo: 0
  • UPD: 0
  • Podemos: 1

2009

Errolda: 208
Abstentzioa: 104 (%50)

  • EH Bildu: 62 (%59,61)
  • EAJ: 37 (%35,58)
  • PP: 3 (%2,88)
  • PSOE: 2 (%1,92)

 

Oharrak:

  1. 2009an EH Bildu kolaizioa ez zen aurkeztu, hortaz, 2009ko datua kalkulatu dugu Iniziatiba Internazionalistaren (ezker abertzaleak botoa haiei ematea eskatu zuen), Aralarren eta EAren botoekin (batera aurkeztu ziren). Alternatibak, eskatu zuen botoa Izquierda Anticapitalista-Revolta Globalentzat.
  2. 2009an Ezker Batua eta Berdeak batera aurkeztu ziren; oraingoan, Ezker-Anitza-IUk eta Iratzarri-EKIk osatu dute koalizioa.
  3. 2011n sortu zen Equo alderdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak