goiena.eus

Badatoz Gatzagako Andramaixak!

  Kultura  Leintz Gatzaga

Gaur, hilak 7, hasi eta domekara bitartean jai giroa izango da nagusi Gatzagan. Ondo errotuta dauden ekitaldiak –amabirjinaren bederatziurrena, Otxandiokoei ongietorria…– eta berriak –skate erakustaldia, batukada…– uztartuta egitarau dotorea gertatu dute.

Gaur, eguaztena, Dorletako amabirjinaren bederatziurrenaren bukaerarekin hasiko dituzte jaiak (19:00) gatzagarrek eta domekara bitartean ez da aspertzeko tarterik izango.

Hona egitaraua:

Irailak 7, eguaztena

- 19:00, amabirjinaren bederatziurrenaren bukaera Dorletako santutegian.

- Ondoren, mokadutxoa.

Irailak 8, eguena

- 11:00, Otxandiokoei ongietorria.

- 12:00, meza nagusia Eskoriatzako abesbatzak lagun eginda.

- 17:00, umeendako su japoniarrak.

- 20:00, kontzertua Malatu taldearekin.

Irailak 9, egubakoitza

- 10:00, gaztelu puzgarriak plazan umeendako.

- 13:00, herri kirolak, plazan.

- 16:30, pilota partiduak.

- 22:00, rock kontzertua: Skarmento (Galizia), TLS (Ordizia), Interprete Desconocido eta Agresive Combat.

Irailak 10, zapatua

- 11:00, Arraska skate taldearen erakustaldia.

- 16:00, gaztelu puzgarriak plazan.

- 21:30, herri afaria.

- 24:00, bolo txapelketa.

- Ondoren, Basajaun taldearen antzerkia.

Irailak 11, domeka

- 09:30, Mendi bizikletarekin zeharkaldia eginda.

- 12:30, Mexikoko dantza tradizionalen erakustaldia.

- 16:30, pilota partiduak.

- 19:00, batukada Burrunba Kelele taldearekin.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Zapatuen 4:30etan mus eta briska txapelketa dau Toki-eder elkartien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa