Izan ere, hori da aurtengo berritasunetako bat, Garesetik (Puente la Reina) etorriko diren Tomas Latasa eta beste lau lagun piper erreak egiten ibiliko dira-eta, arkupeetan.
Gainerako hamalau postuak pilotaleku barruan jarriko dituzte. Piper erre usaiak girotuko du plaza, baina horrekin batera beste hainbat eskaintza izango dira. Felix Ajuriak eramango du gazta, Mañeko baserrikoek egingo dute artisau gozogintza, eta Gatzagako Sorginen eskutik egongo da talo eta ardo onena.
Baina dena ez da jateko izango. Carmen Bollar izango da euskal buztingintza erakusten, eta Maika Herasek eramango du kosmetika naturala. Horiekin batera, zilarrezko bitxiak, oihal zatiekin egindako lanak, ezpelarekin egindako lanak, artoarekin egindako alfonbrak, torneaketa eta beste hainbat produktu eta lanbide egongo dira erakusgai.