Datorren eguaztenean, arratsaldeko zortziak aldera herriko plazan bilduko dira parte hartu nahi duten guztiak, eta antolatzaileek, sardinak erreko dituzte parrillan. Arrainaz gainera, saiheskia ere jarriko dute erretzen. Gura duten guztiek har dezakete parte afarian.
Sabela bete ondoren, eta lagunarteko giroan, txondorrei su eman eta San Migel plazan argitasuna nagusituko da. Hala, San Juanetan ohitura den legez, sua piztuko dute eta haren inguruan bildutako gatzagarrek ongietorria egingo diote San Juan egunari, urteko gau motzenetik egun luzeenera igaroko dira dantza eta saltoka.