Emakumeen bazkaria antolatu du Sorginak-ek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko ots. 26a, 16:40
Emakumeen Eguna ospatzeko bazkaria egitea erabaki du Gatzagako Sorginak emakume elkarteak. Gure Ametsan egingo dute aipatutako bazkaria.

Martxoaren 8a Emakumeen Eguna da. Nazioarteko egun hori ospatzeko, Gatzagako Sorginak emakume taldeko kideek martxoaren 6an bazkaria antolatzea erabaki dute.

Herriko emakume guztiei zuzendutako deialdia izanik, gutxi gorabehera 40 bat lagunek izena ematea espero dute. Interesatuek Labidea dendan eman beharko dute izena otsailaren 29a baino lehen. Gure Ametsan izango dute hitzordua, beraz, gatzagarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak