Egubakoitz eguerdian Gatzaga 2003 diaporamaren egileak eta ibarreko hainbat lagun egon ziren lehen emanaldian. Duela bi urte hasitako lanaren emaitza ikusteko egileak ere egon ziren Gatzagan: Txelu Angoitia argazkilaria, Juan Martin Elexpuru idazlea eta bideoari musika jarri dion Beatriz Arzamendi arrasatearra. Euskaraz eta gazteleraz dago bideoa eta aurrerantzean, Gatz Museoan bertan, eta turismo mailan Gatzaga han eta hemen erakusteko erabiliko da bideoa.