Arrakasta handia izan du Gatzaga 2003 diaporamak

Aintzane Gardoki 2003ko aza. 14a, 11:59
Joan den astean Gatzaga 2003 diaporama ikusi zuten lehenengoz gatzagarrek. Ikusmin handia sortu zuen herritarren artean 16 minutu dituen bideoak. Gatzagar asko hurreratu ziren Gatz Museora bideoa ikusteko eta herritarrak pozik zeuden ikusitakoarekin. contributors:

Egubakoitz eguerdian Gatzaga 2003 diaporamaren egileak eta ibarreko hainbat lagun egon ziren lehen emanaldian. Duela bi urte hasitako lanaren emaitza ikusteko egileak ere egon ziren Gatzagan: Txelu Angoitia argazkilaria, Juan Martin Elexpuru idazlea eta bideoari musika jarri dion Beatriz Arzamendi arrasatearra. Euskaraz eta gazteleraz dago bideoa eta aurrerantzean, Gatz Museoan bertan, eta turismo mailan Gatzaga han eta hemen erakusteko erabiliko da bideoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak