Atxorrotx Kultura Elkartearen Eguna maiatzaren 11n ospatuko dute

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mar. 26a, 16:59
Atxorrotx Kultura Elkartearen Eguneko ospakizun batean, puzgarriak plazan.

Zehaztu dute Atxorrotx Kultura Elkartearen Eguna noiz izango den; maiatzaren 11n izango da eta ohiko egitarauari jarraituz antolatu dute egun osoko programazioa. Egitarauari dagokionez, haurrentzako ekintzak, bazkaria eta zenbait musika talderen kontzertuak izango direla aurreratu nahi izan dute, soilik, antolatzaileek.

Azken urteetan moduan, eguna zehaztuz hasi dira Atxorrotx Kultura Elkartearen Egunaren berri ematen antolatzaileak. Iaz, ezusteko sorpresa kontzertua izan zuten, esaterako. Iskanbila talde arrasatearraren itzulera kontzertua antolatu zuten. Aurten, agian ez da ezustekorik izango, baina, antolatutako programarekin pozik daudela adierazi dute antolatzaileek.

Jakin mina piztu guran

"Herritarrei gogoa, ilusioa eta egongo denaren jakingura piztea da asmoa, eta oraingoz maiatzaren 11n espatuko dugula eguna esan nahi izan dugu. Eguna iritsi ahala aterako dugu kartel osoa, eta jendearen gustukoa izango dela aurreikusten dugu. Bailarako musika talde bat izango dugu ia edizio guztietan moduan, kanpotik etorritakoren bat… ikusiko dugu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak