Espainiakoan zilarra lortuta borobildu dute denboraldia Arguiz ahizpek

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 28a, 10:28
Ipurua taldeko gimnastak zilarrezko dominekin.

Nahia eta Haizeder Arguiz ahizpa eskoriatzarrek zilarrezko domina eskuratu dute abenduaren 14tik 17ra bitartean, Valladoliden jokatu den gimnasia erritmikoko Espainiako Txapelketa absolutuan. Ipurua klubeko gimnastek, Eibarko senior taldeko Naroa Alonso, Arrate Bascaran eta Indira de Pinorekin batera lortu zuten domina.

Espainiar estatuko berrogeita hamar klub baino gehiago bildu ziren Valladolideko ekitaldian, eta, hiru uztai eta bi pilotekin egindako ariketarengatik jaso zuten zilarrezko domina.

Nahia Arguiz gimnasta ariketa bat egiten.

Haizeder Arguiz gimnasta ariketa bat egiten.

Haizeder eta Nahia Arguiz gimnastak zilarrezko dominekin, Valladoliden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak