Abuztuan selekzioarekin brontzezko domina irabazi duen –Europako Txapelketan– Martin Perez saskibaloi jokalaria omendu zuen atzo Eskoriatza Kirol Elkarteak. Horren aurretik, baina, Zuzenak saskibaloi taldeak erakustaldia eskaini zuen eskoriatzarren gozamenerako. Helburua, gurpildun aulkiko saskibaloia eskoriatzarrek, eta bereziki Eskoriatzako saskibaloi jokalariek ezagutzea izan zen.