Txalo zaparrada artean esan du agur Angel Bañaresek

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 16a, 19:05

Eskoriatzako bandako zuzendari urte askoan izan den Angel Bañares omendu zuten atzo musikaz betetako ekitaldian. Azken pieza zuzendu zuen horrek, eta ondoren, Jesus Urrutiari pasatu zion batuta.

Manuel Muñoz kiroldegia lepo bete zen atzo, abenduak 15, iluntzean, Angel Bañares (Castañares, 1944) agurtzeko. Musikari lotua beti, 21 urte zituela etorri zen Eskoriatzara, eta musika bandaren zuzendari izan da 35 urtez. Beheko Errota musika eskolan irakasle lanetan ere urte askoan, egindako lan hori guztia eskertu gura izan zioten atzoko ekitaldiarekin.

Musika eskolako neska-mutikoek kantuan egin zuten, eta irakasleek hainbat abesti eskaini zizkieten elkartutakoei. Ondoren, Bañaresek zuzendutako azken pieza jo zuen bandak. Aurreskua dantzatu zioten dantzariek eta txapela jaso zuen oparitzat txalo zaparrada artean. Azkenik, batuta Jesus Urrutiari eman zion, eta berak musikari lekua hartu zuen bandako gainerako kideen artean.

Erlazionatuak

Angel Bañaresi omenaldia

Mirari Altube Arrese 2018 abe 17 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak