2017/11/10 - 2017/11/12 12:00

Lehiaketak

II. Pintxo Lehiaketa

II. Pintxo Lehiaketa
Ibarraundi museoa, Eskoriatza

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Eskoriatzako Udalak II. Pintxo Lehiaketa antolatuko du. Azaroaren 10ean, ostiralean, hasiko da eta  azaroaren 12an amaitu (biak barne).  Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzea izango da helburua.

Eskoriatzako edozein tabernak parte-hartu ahal izango du lehiaketan eta herritarrek bozkatzeko aukera izan dezaten tabernetan esku orri batzuk egongo dira eskuragai.

Pintxoen prezioa: 1,80 €
Ordutegia: 12:00 – 15:00 eta 18:00 – 21:30
Saria: Taberna irabazleak: 300 € + trofeoa.
Sari ematea: Azaroak 12, 12etan herriko plazan

Herritarrek ere eman dezake botoa, tabernetan banatuko den eskuorria erebilita. Botoak balioa izatek, gutxienez 3 pintxo desberdinporbatu beharko dira.
Gainera, bozkatzen duten guztien artean 50 €-ko sari bat zozketatuko da, lehiaketan parte hartu duten tabernetan gastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak