Errekan Gora jaialdiaren emanaldiak jende ugari batu zuen Huhezi fakultatearen klaustroan. Depedro kantautorearen doinuek eskoriatzarrak dantzan jarri zituen. Jairo Zavala madrildarrak gertutasuna atsegin du, eta unibertsitateko oholtzatik erraz ukitu, hunkitu eta astindu zituen bertaratutakoak. Bere bandaren laguntzarekin 20 urteko ibilbideari errepaso polita eman zion.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.