Bidegorria egiteko, Foru Aldundiaren 37.000 euroko diru-laguntza jasoko du Udalak

Imanol Beloki Unamuno 2017ko uzt. 21a, 12:47

Aingeruguardatik Kuatruenara bitartean bidegorria egingo da, eta hori gauzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren 37.000 euroko diru-laguntza jasoko du Udalak. 900 metroko bidea asfaltatu egingo da eta argiteria publikoa jarriko dute, besteak beste. Hala, honen berri emateko, Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketaren Diputatua bidegorria ikusten izan da.

Gaur goizean egindako ekitaldian, Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketaren Diputatua Eskoriatzan izan da, Aingeruguarda eta Kuatruena artean egingo den Bidegorri zatia ikusten Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkatearekin batera.

Foru-diputatu Marisol Garmendiak adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak 75.000 euro bideratuko dituela Eskoriatzako, Lazkaoko eta Anoetako Udala bidegorri berrietarako. Eskoriatzak, hiru udalerri horietatik diru gehien jasoko duela gaineratuz. "Eskoriatza da hiru udalerrietatik diru gehien jasoko duen herria, konkretuki 37.000 euroko laguntza bidegorri hau burutzeko…" adierazi du Garmendiak.

Asfaltatzea eta argiteriaz

Aingeru Guardatik Kuatruenako 900 metro luze eta hiru metro zabalerakoa izango da, asfaltatu egingo da eta argiteria publikoa izango du. Bestalde, bi tramotan banatuko dira lanak: Aingeruguardatik Mazmela auzoko bidegurutzeraino, eta bidegurutzetik Kuatruenaraino.

"Aingeruguardatik Mazmelako bidegurutzera ia 500 metro dituen zatiak obra gutxien izango ditu. Beste zatiak, bidegurutzetik Kuatruenaraino 400-500 metro inguru ditu, eta han obra gehiago egin beharko ditugu errepide ondoan dagoelako…, besteak beste" azaldu du Joserra Zubizarreta alkateak.

Kuatruena herrira gerturatuz

Kuatruenako urbanizazioa, herrira gerturatzeko asmoz egingo dira lan hauek, guztira 143.000 euro gastatuko ditu Udalak proiektu hau gauzatzeko.

Bestalde, beste hainbat lan ere egin dituztela adierazi du Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkateak: "Kuatruenatik Castañareseko ur-jauzira garbitu egin dugu bidea, hala bidegorriko ibilbidea luzatu dezaten erabiltzaileek. Bestalde, bidegorriko hasieran dagoen berdegunean, ariketak egiteko makinekin gune bat jarriko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak