Zapatuan, 18:00etan, etxafuegoekin eta Arientzako kanpai eskolakoen errepikekin hasiko dituzte jaiak Marinen. 21:00etan Leixarrape elkartean auzo-afaria egingo dute eta 23:00etan erromeria izango da Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin. Domekan, berriz, 13:30ean meza izango da eta ondoren luntxa izango da bertaratzen direnentzako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.