Kulunkak jolasean ospatu du 10. urteurrena

Imanol Gallego 2017ko uzt. 14a, 17:48

Kulunka haurreskolak 10 urte bete ditu, eta eskoriatzar guztiekin ospatu gura izan du data borobil hori. Bere ateak zabaldu eta herritarren babesarekin ospatu du eguna.

Hamar urte ez dira egunero betetzen eta Eskoriatzako Kulunka haurreskolak herrikideekin ospatu gura izan du data seinalatua. Puzgarriak, musika, aurpegia margotzeko tailerra... asko izan dira haurreskolak etxeko txikiei zuzenduta antolatu dituen ekintzak. Eta nola ez, gaztetxoek primeran pasa dute batetik bestera jolasean.

Urtebetetze honi behar bezalako amaiera emateko, bertaratutakoek mural erraldoi bat egin dute. Eskuak margoz busti eta markak egin dituzte horman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak