10:00etan irtengo dira Apotzaga auzotik, eta Aramaioko San Kristobal erromeriara joango dira batzen direnak, bertan goiz pasa ederra egiteko asmoz. Hala, bertan bazkaldu egingo dute, eta bazkaldu ostean itzuliko dira. Irteera lekura bakoitza bere kabuz joan beharko da, eta handik oinez abiatuko dira. Bestalde, bakoitzak bere bazkaria ere eraman beharko duela jakinarazi dute.