Astelehenetik egubakoitzera 11:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan 10:45etatik 12:45era, eta 16:00etatik 19:00etara. Domeketan, berriz, 10:45etatik 12:45era arte.
Errespetatu beharreko arauak
Kanpoko igerilekuan arauak errespetatzea adierazi dute kiroldegiko arduradunek, esaterako: Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta, Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu, ezta horiekin bertan ibili ere… eta sorosleak esandakoari kasu egin behar da.