Danbor hotsak bete-betean sanpedroei ongietorria egiteko

Aitor Agiriano 2017ko ekainaren 29a

Zazpi konpainiak jardun zuten danborrak astintzen atzo, sanpedro bezpera; horietako bat, Eskoriatza kirol elkarteak osatutako batailoia, estreinakoz atera zen, gainera. Aurten karrozarik ez da izan, baina 200 danborrari baino gehiagok girotu zituzten kale bazterrak burrunba hots galantarekin.

San Pedro auzotik Olazarrera egin zuten; handik Dorletara eta Aranburuzabala kaletik barrena Fernando Eskoriatza plazan bukatu ekitaldia. Sekula baino parte-hartze handiagoa izan zen, eta sekulako giroa sortu zuten danborrari, musikari eta gainerako laguntzaileen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak