Aurten, Huhezik berrogei urte bete dituenez, beraiek izan dute txupina bota eta herritarrak San Pedro jaietan murgiltzeko ohorea. Begoña Pedrosa, dekanoa, Oihana Mata, irakaslea, eta Martin Perez, ikaslea, izan dira bertan pregoia irakurtzen. Txupinaren ondoren, Musika Eskolako bandaren doinuak izan dira entzungai udaletxe azpiko arkupean, eta buruhandiak ere atera dira kalera gaztetxoen gozamenerako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.