goiena.eus

Hamargarren 'Errekan Gora' jaialdiak markak hautsiko ditu

  Kultura  Eskoriatza

Orain arteko edizioetan 96 musika talde batu ditu Atxorrotx Kultur Elkarteak herriko txoko askotan.

Adin eta zaletasun ezberdinendako kultura eskaintza egitea du helburu Atxorrotx Kultur Elkarteak Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Errekan Gora jaialdiak. "Hamargarrena izanik, hainbat berrikuntza sartu ditugu; esaterako: maiatzean abiatu genuen jaialdia Motxila 21 taldearen emanaldiarekin, eta irailean borobilduko dugu egitaraua bailarako hainbat sortzailek egin duten proiektu baten estreinaldiarekin. Era berean, lehenengo aldiz, dantzari tokia egin diogu, eta, horrez gainera, bi agertoki berri izango dira: Gorosarri plaza eta Villa Epifania etxeko lorategia", dio Iñaki Kortazarrek, Atxorrotxeko kideak.

Doan, bat izan ezik

Oraingoan ere askotariko musika estiloak izango dira: boleroak, hard-rocka, ska-reggaea... Aurtengo apustua, baina, Depedro da. "Bi urte ibili gara atzetik eta, azkenean, lortu dugu. Uda honetan bi kontzertu bakarrik egingo ditu Euskal Herrian: Kutxa kultur jaialdian eta Eskoriatzan. Udalaren laguntzarik barik, zaila litzateke horrelako kalitatezko jaialdi bat egitea"

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa