'Jai Bira' ludotekako ekintza bereziak antolatu dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2017ko eka. 12a, 14:58

Eskoriatzako Tortolis ludotekak datozen opor egunetarako 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat hainbat ekintza prestatu ditu, oporretako lehen egunez goza dezaten. Ekintza hauek, herriko haur guztiei zuzenduta daude, bazkide direnei eta ez direnei. Hala, eskaintza honekin, ludotekak ateak ireki nahi ditu eta adin tarte horri antolatutako ekintza bereziak eskaini jolasa sustatzeko asmoz.

Ekainaren 23an, Txorimaloaren bila egingo dute, 18:00etan hasita, Herriko Plazan. Ekintza honetara joan nahi duenak ez du zertan izenik eman, eta doakoa izango da.

Ekainaren 26an, berriz, Usakora irteera egingo dute, eta hitzordu hau, LHtik aurrerako haurrei zuzenduta egongo da. 11:00etan irtengo dira Eskoriatzatik, eta 17:00etan izango da buelta. Bertara joan nahi duenak hiru euro ordaindu beharko ditu, eta bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

Ekainaren 27an, Urkulura bizikleta irteera egingo dute, eta ekintza hau ere, LHtik aurrerako haurrei zuzenduta egongo da. 10:00etan izango da irteera, eta 13:00etan bueltatuko dira. Hitzordu hau doakoa izango da.

Izen-ematea ekainaren 21era arte

Izen-ematea ekainaren 14tik 21era bitartean egin beharko da Tortolis ludotekan, arratsaldez edo gazteria@eskoriatza.eus helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak