Eskolako jaiarekin borobildu dute Kultura Astea Luis Ezeizakoek

Mirari Altube Arrese 2017ko ekainaren 10a

Jai giroan agurtu gura izan dute ikasturtea Luis Ezeiza herri eskolako kideek, baita lortu ere. Emanaldiak eta tailerrak izan dituzte neska-mutikoek, dantzan egin dute umeek zein helduek, elkarrekin bazkaldu dute familia giroan, eta jolasak izan dituzte bazkalostean.

Kultura Astean zehar bertso emanaldiak, antzezlanak eta beste hainbat lan eskaini dizkiete ikasleek senideei, eta gaur, jaialdiarekin eman diote bukaera. Giro beroa, giro alaian bihurtu dute ikasleek, gurasoek eta irakasleek elkarren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak