"Talde lanean egindako lana garatu egin dugu"

Imanol Beloki Unamuno 2017ko eka. 9a, 14:30

Bi urteko legealdiaren ostean, balorazioa egin du Eskoriatzako EAJ alderdiak, eta, horren gaineko azalpenak emateko eta ondoren egingo dituzten proiektuen berri emateko, aurkezpena egin zuen Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkateak, atzo, batzokian.

Legealdiaren gaineko balorazioa positiboa dela adierazi du alkateak: "Alde batetik, publiko egin genuen proposamen elektorala dagoenekoz bideratuta dago. Talde lanean oinarritutako lana garatu egin dugu". Bestalde, adierazi du gainontzeko taldeekin elkarlana bide onetik doala: "Esan beharra dugu dagoeneko Udaleko gainontzeko taldeekin ere elkarlana bideratu dugula; ikusi besterik ez dago 2017ko aurrekontuekin lortu genuena. Eta azpimarratzekoa da osoko bilkuretan lortzen ari garen adostasun maila, gai gehienetan aho batez hartutako erabakiak direlako".

Bideratutako proiektuak

Hori horrela, proiektu hauek bideratu dituztela azaldu du: "Hondakinak batzeko sistema, herriko hainbat lekutan egin beharreko hobekuntzak martxan jarri ditugu San Pedro kalean, Intxaurtxueta inguruan, Olaeta atzealdean, Dorleta 15era doan espaloia, Santa Ana kaleko espaloia eta ibilbidearen antolaketa, hainbat espaloi garbitzea… kiroldegiaren berrantolaketa hainbat hobekuntza planteatuz, hiri-berritze plana bideratu eta bertan planteatutako proposamenak bideratu, herriko elkarte guztiekin harremanak eta gehienekin lortu da euren aktibitateak bideratzea, ordezkaritza dugun entitate edo elkarteetan parte aktiboa izan, gizarte zerbitzuetan eskaintza zabalago bat bideratu da, merkataritzaren egoera aztertu da eta horren harira hainbat proposamen garatu dira, kultura eskaintza zabala eta oparoa bultzatu da, horrela urte osoan zehar eskaintza zabala eta anitza bultzatzen ari gara…".

Herritarrei eskerrak

Hala, herritarrei eskertu egin gura izan zien alkateak beraiengan jarri duten konfiantza eta etengabeko harremana. "Eskertu behar dugu herritarrok gugan ipini duten konfiantza eta etengabeko harremana, horri esker herrian egin diren hobekuntzak nabarmenak dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak