Kirol elkarteko konpainiako Antonio Regañok azaldu duenez: "Hainbat urtez egon gara pentsatzen danborradan irtetea. Kirol elkartea moduko elkarte garrantzitsu batek danborradan errepresentazioa behar zuela uste genuen eta azkenean animatu gara".
Bandera, Maite Uribek
"Batailoian: jokalariak, delegatuak, entrenatzaileak, elkarteko taldekide ohiak irtengo gara, eta bandera eramaten duena urtero aldatzea erabaki dugu. Aurten, Maite Uribe izango da eramango duena, elkartearekiko duen maitasunagatik, eta kirol elkarteko partaide izan delako harrotasunez…".