Instant1ean hiritartasun digitala nerabeekin lantzeko kanpaina da, gazteengan teknologiaren erabilera sanoa izateko helburua duena. Hala, bailarako gaztelekuek parte hartu dute kanpainan, eta Eskoriatzara joan da sari nagusia.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Instan1ean Instangrameko argazki eta bideo lehiaketan Eskoriatzako gaztelekuak jaso du, gazteleku onenaren saria.
Martxotik maiatzera bitartean eraman da aurrera kanpaina nerabeen artean teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko kanpaina hain zuzen ere. Argazki rallyak, gurasoen hitzaldiak, argazkilaritza ikastaroak, nerabeentzako hitzaldiak eta gisa horretako hainbat ekintza antolatu dira egitasmoaren barruan.
Azkena Gipuzkoa mailako argazki eta bideo lehiaketa izan da. Norbanakoen argazki zein bideo onenak eta gazteleku onenak saritu dira. Eskoriatzako gaztelekua izan da argazki onenagatik saritua.
Sari banaketa, Tabakaleran
Ekainaren 10ean, lehiaketan sari-banaketako festa ospatuko da, arratsaldeko 17:00etan Tabakaleran.