Ekainaren 10ean Bilbora, erabakitzeko eskubidearen alde

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 24a, 13:21

Gure Esku Dago Eskoriatza talde argazkia.

Eskoriatzako Gure Esku Dagoko batzordekideek ekainaren 10ean Bilbora joateko dei egin dute. Bertan, erabakitzeko eskubidearen aldeko Itun Herritarra partekatu eta gizarteratu nahi dute, eta, horretarako, herritar guztiak ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte.

Egun horri behar besteko oihartzuna emateko eta motorrak berotzeko, ekainaren 3an, Eskoriatzan, eskoriatzarren galdera ikurra irudikatuko dute. 19:00etan Herriko Plazan izango da.

Horrez gain, Bilbon parte hartzeko konpromiso txartela bi eurotan erosteko eta Bilbora autobusez joan nahi duenak 10 euroko prezioan bidaia-txartela erosteko aukera izango du, plazan, egun eta ordu hauetan: maiatzaren 26an, 19:00etan; maiatzaren 27an, 19:00etan; eta ekainaren 2an, 19:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak