Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko jaia, Txomin Txapel moduan ezaguna dena, eguen honetan ospatuko da Eskoriatzan. Egun osoko ekintzak izango dira, besteak beste: triki-poteoa, bertso-bazkaria, elektrotxaranga eta kontzertuak.
Urtero antolatzen da Txomin Txapel eguna Eskoriatzan. Hala ere, beti egubakoitzetan ospatu den arren, aurtengoa eguenean izango da.
Hemen egitaraua:
10:00etatik 11:30etara: Badminton txapelketa.
11:30etatik 12:30etara: 'Unai y sus Mariatxis' antzerkia
13:00etatik 14:30etara: Triki-poteoa
15:00etan: Bazkaria, eta ostean Ane Zuazubiskar eta Asier Galarza bertsolariak eta bingoa
18:00etan: TTEK! Elektrotxaranga
21:00etan: Erokomeri erromeria eta Deskarga taldeen kontzertuak
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak