Atxorrotx Kultura Elkartearen eguneko ekimenak uste baino hobeto

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 13a, 17:03

Atxorrotx Kultura Elkartearen eguna bikain hasi da. Goizean, puzgarrietan txikienak disfrutatu dute gehien, eta eguraldia lagun, beteta izan da Herriko Plaza. Talo guztiak ere saldu dituzte, eta kamiseten salmenta ona egin dutela adierazi du Iñaki Kortazar Atxorrotx Kultura elkarteko kideak.

Hotelean egindako bazkarian, berriz, 70 lagun batu dira eta paella herrikoia izan dute menu gisa. Hala, orain indarrak hartu eta Motxila 21 taldearen emanaldiaren zain daude bertaratu direnak.

Balorazio positiboa

Goizak eman duenaz pozik agertu dira antolatzaileak: "Herriko plaza beteta izan da eta 13:30etarako talo guztiak amaitu zaizkigu. Orain gora begira gaude, eguraldiak aldaketarik egingo ez ote duen. Hala ere, Motxila 21 plazan izango da, eta egunak orain arte bezala jarraitzea espero dugu…" adierazi du Iñaki Kortazarrek.

Bitxia, baina ederra

Atzo, gauean Trigger izan zen Inkernu tabernan. Eñaut Zubizarreta musikariaren proiektu berria. Txeloarekin bera bakarrik oholtzan, emanaldi bitxia izan zen, baina jendearen gustukoa. "Taberna beteta izan zen, eta ohituta ez gauden emanaldi batekin disfrutatzeko aukera izan genuen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak