Jonathan Valorri agurra, ligazko azken partiduan

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 7a, 13:02

Merezitako agurra jaso zuen atzo Eskoriatzako areto futbol taldeko Jonathan Valorrek, ligako azken partiduan. Kapitaina agurtzeko klubetik pasa diren jokalari beteranoak gonbidatu zituzten, eta horiek ez zuten kalerik egin. Nahikoa lan izan zuen jokalariak horrenbeste emozio bizi eta gero, partiduan kontzentratzeko. 

Badira kirol talde batean urteak egiten dituzten jokalariak, eta bertako erreferente bilakatzen direnak. Denek, baina, agur esaterako orduan ez dute errekonozimendu berbera izaten. Ez da Eskoriatzako Jonathan Valor kapitainaren kasua, atzoko protagonistak ondo gogoan izango du  taldeak Elorrietakoren kontra jokatutako ligako azken norgehiagoka, partidua baino, bere agurra izan zelako norgehiagoka berezi egin zuena.

Sorpresa ederra prestatu zioten taldekideek

Eskoriatzako kapitainak ez zuen taldekideek prestatutakoaren berri. Hala, urtetan Eskoriatzako areto futbol taldean esku hartu duten jokalariak gonbidatu zituzten partidura, omenaldian parte hartzeko. Eta koadrila ederra batu zen Valor omentzeko. Hala, aldagelatik irtendakoan hartu zuen ezustekoa jokalariak, han zeuden lagun asko eta asko, azken partidu horretan omenaldia egiteko gertu. Jokalariek –lehengoek eta oraingoek–pasilloa egin zioten, tartean zeuden etxekoak ere, eta jarraian hainbat opari jaso zituen, besarkada askorekin batera eta harmailetatik iristen ziren txalo artean. Kapitainak ezin izan zien emozioei eutsi, eta negar malkotan bizi izan zituen partiduaren atarikoak. Horra, kirol bizitza osoa taldeari eskaini izanaren ordaina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak