'Bullying'-aren gaineko tailerra izango da kultura etxean

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 5a, 13:25

Maiatzaren 10ean eta 17an, Hezkuntza Foroak antolatuta, Bullying-a. Non dago muga? tailerra eskainiko dute Eskoriatzako kultura etxean.

Bi zatitan banatuta egongo da hitzaldia, gazteleraz, eta Eli Moreno Carrillok emango ditu azalpenak; psikologoa, sexologoa eta bitartekari familiarra da hura, eta bullying-ari eta ciberbullying-ari buruz arituko da. Bi saiotan banatuko da hitzaldia eta 18:00etan hasiko da, aurrez aipatutako bi egunetan.


Hain zuzen, bullying-a zer den, bullying-ari aurre egiteko zein protokolo dauden eta horiek nola erabili behar diren azalduko ditu hizlariak. Bestalde, bullying-aren eta gatazkaren arteko desberdintasunak argituko ditu. Tailerrera joateko ez dago izenik eman beharrik, eta bertaratzen denak aukera izango du dituen zalantzak argitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak