Maiatzaren 4tik 19ra egongo da zabalik udaleku irekietan izena emateko epea.
Egitasmoa, berriz, 3-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta programazio parte-hartzaile eta dinamiko baten bitartez lortu nahi da Eskoriatzako haurrek uztailean ondo pasatzea, bertako bazterrak ezagutzea, ikastetxe desberdinetako haurrak elkartzea eta beraien artean euskararen erabilera sustatzea.
Hona hemen tarifak:
- Haur bat: 60 €
- Bi haur: 110 €
- Hiru haur: 150 €
- Lau haur: 180 €