Eskoriatzako Atama borroka arteen taldeko bi kide joan dira Munduko txapelketara. Espainiako selekzioarekin aritu diren euskaldun bakarrak izan direnak. Ariane Piñero batetik, eta Joseba Izurrategi, bestetik. Joseba, Semi Kenpon, 95 kilotik beherako kategorian, eta Full Kenpon lehiatu da, eta Ariane, berriz, Semi Kenpo kategorian.
Emaitza onak, ibilbide oparoan
Piñerok Euskadiko eta Espainiako 2014ko eta 2015eko txapelketetan parte hartu du, eta mundukoan, 2015ean, eta hainbat domina lortu ditu. 2015ean zortzi garaikur lortu zituen Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa bateratuan. Gaur egun Espainiako txapelduna da puntuko borrokan eta erdi-kontaktuan, Guadalajaran lortutako tituluak apirilaren 1ean. Turkian jokatutako munduko txapelketan, berriz, hiru domina lortu zituen.
Kirolari biekin batera beraien maisu eta borroka arteetako taldeko arduradun Rafa Carriet joan da bi kenpolarien coach bezala, borroketan animatu eta aholkatzeko.