'Play-off'-etarako sailkatuta, liderraren aurka azken partidua

Imanol Beloki Unamuno 2017ko api. 27a, 12:02

Eskoriatzako areto futbol taldeko senior mailako emakumezkoek ligako azken partidua jokatuko dute zapatu honetan, 18:00etan, Manuel Muñoz kiroldegian, Idiazabal taldearen aurka.

Aurkaria liderra da 44 punturekin eta Eskoriatzako neskak, berriz, hirugarren postuan daude 30 punturekin, eta postu horretan amaitu nahi dute denboraldia. Dena den, txapelketan zazpi taldek jokatzen dute, eta sailkapeneko lehen lau postuetan geratzen direnek jokatuko dituzte play-off-ak. Hala, etxekoek txartela lortuta dute dagoeneko, eta liderrari irabazita amaitu nahi dute.

Gonbidapena herritarrei

Partidua 18:00etan izango da, eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte bertara daitezen. Honela, play-off-en aurreko azken partidua Idiazabal liderrari irabazten badiote, ospakizuna handiagoa izan dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak