Ander Agiriano kiroldegiko monitoreak adierazi moduan, "kiroldegian gehien erabiltzen diren aparailuak kardioa lantzekoak dira, eta gunea egokitzea eta aparailu gehiago jartzea beharrezkoa dela ikusi dugu. Gainera, eremu handiagoa izanda erabiltzaileak gusturago egongo dira…".
Onura ugari
Eliptika edo bizikleta estatikoak egunero erabiltzea oso osasungarria dela adierazi du Ander Agiriano monitoreak. Gorputza lantzeko modu bat izanik, muskulatura, bihotz maiztasuna, odolaren zirkulazioa… hobetzen dutela azpimarratuz. "Gorputzarentzat bizitza aktibo bat izatea onuragarriagoa da sedentarioa izatea baino. Hala, egunero ordubetetxo bat egitea gomendatzen dut, muskuluak eta odola martxan jarriz, osasunean irabazten delako".
Aparailuen funtzionamendua
Martitzenetan eta eguenetan, 10:30etatik 11:30etara eta 18:30etatik 20:30etara Agiriano egoten da bihotza lantzeko gunean, edozein erabiltzailek zalantzaren bat badu honi laguntzeko prest. Hala ere, beste orduren batean joanez gero, eta harreran galdetuta arazo barik laguntzen dutela gaineratu du Agirianok.
Libreki joan beharrean herritarrak animatu nahi dituzte kiroldegitik bertara joan eta makinak probatzera. Ondoren, spinning ikastaroa egin nahi duenak izena emateko aukera izanik.
Spinning saioa Santa Marinan
Honekin batera, zapatuan, spinning saioa egin nahi da Santa Marina plazan 10:30etatik 12:00etara bitartean. Bide batez, makina berriak probatzeko, eta kirola eginaz goiz ederraz disfrutatzeko. Xabi Azkarate eta Iker Beitiak gidatuko dute saioa.