Martxan da 'Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar' egitasmoa

Imanol Beloki Unamuno 2017ko api. 14a, 12:00
Iazko lehiaketako argazki bat.

Eskoriatza Kirol Elkarteak Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar egitasmoa jarri du martxan Aste Santuko oporraldian. Nahi duenak argazkia bidali dezake dagoen tokitik Eskoriatza Kirol Elkarteko kamisetarekin eskoriatzake@hotmail.com edo 667 701 763 telefono zenbakira eta zozketa batean sartuko da.

Iazko udako oporraldian egin zen lehen aldiz lehiaketa hau, eta arrakasta izan zuen. Hala, Aste Santuetan ere berriro egitea pentsatu dute Eskoriatza Kirol Elkarteko kideek eta irailera arte iraungo du lehiaketak.

Sariak parte-hartzaileentzat

Egitasmo honetako parte-hartzaileen artean zozketa egingo da, eta sariak egongo dira argazki originala, leku politena eta kamiseta gehien agertzen diren argazkiarentzat.

Erlazionatuak

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar

Imanol Beloki Unamuno 2016 abu 25 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak