Postaka giza-kate jendetsua egin dute Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko apirilaren 11

Zapatuan, Postaka Giza-katea egin zen Eskoriatzan Korrika zetorrela ohartarazteko, eta motorrak berotzen joateko. Hala, Intxaurtxuetatik hasi eta Aranburuzabalaraino, herria zeharkatuz, herritarrak eskuetatik batuta euskararen alde egin zuten.

Udalak eskatuta, herriko norbanako eta elkarte ezberdinak batu ziren zapatu goizean eta lekuko eskuz eskuz pasa zuten herri osoa zeharkatuz.

Ekintza jendetsua bideoan grabatu zuten AZ Gaubelak taldeko Ibai Zangitu eta Mikel Alberdik eta horren laburpena egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak