Kirol elkarteak areto futboleko campusa antolatu du apirilerako

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 17a, 14:00
Iazko campusean umeeak frontoian.

Apirilaren 10ean, 11n eta 12an, Eskoriatzako Kirol Elkarteak antolatuta, areto futboleko campusa izango da 2005-2009 urte bitartean jaiotako haurrentzat.  Manuel Muñoz kiroldegian egingo dira ekintza gehienak, eta plazak mugatuak izango dira –50 haur–. Izena eman nahi duenak 17:00etatik 19:30era bitartean kiroldegira joan beharko du, eta apirilaren 3ra arte egongo da horretarako aukera.

Areto futboleko oinarrizko ezagutzak ikasteaz batera, campusak hainbat helburu izango ditu: emozioak eta balioak lantzea, ohitura osasuntsuak transmititzea eta kirola eta areto futbola bultzatzea eta lantzea, hain zuzen. Hori horrela, 25 euroko prezioan hiru egunerako campusean parte hartzeko aukera izango dute haurrek, eta, luntxaz gainera, kamiseta bat jasoko dute opari.

Ekintzaz betetako campusa

Areto futboleko campusari hasiera emateko, apirilaren 10ean, 10:00etatik 12:30era, ezagutze jolasak eta kirol olinpiadak egingo dituzte. Eta 15:00etatik 17:00etara, berriz, igerilekuan jolasak, jolas kooperatiboak eta eskulanak.

Apirilaren 11n, 10:00etatik 17:30ak arte, mendi irteera eta bandera jolasa egingo dute –haur bakoitzak bazkaria eta ura eraman beharko du–.

Apirilaren 12an, azken egunean, 10:00etatik 12:30era, entrenatzaile bati eta jokalari bati elkarrizketa egiteko aukera izango dute gaztetxoek, areto futbolaren gainean dituzten zalantza, galdera eta bitxikeria guztiak argitzeko. Arratsaldean, 15:00etatik 17:30era, hiruko txapelketa egingo dute, ondoren luntxa, eta sorpresarekin amaituko da kirol elkartearen areto futboleko campusa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak