goiena.eus

Frankismo garaiko bizipenen berri emakumeen ahotik

 Eskoriatza

Frankismostik gaur egunera arte kontuak emakumeen ahotik ezagutu zituzten atzo, Eskoriatzan, Atzoko enborrak, gaurko ezpalak filmari esker. Zaldibar antzokian elkartutakoek gustura jarraitu zuten Ekin emakume taldearekin elkarlanean Ekai Centerrek egindako filma.

Rufina Olasagasti, Pilar Antsoategi, Garbiñe Biurrun, Ino Galparsoro, Nekane Auzmendi eta Merche Agundez dira filmeko protagonista, eta haien bizipenak ezagutu zituzten ikus-entzuleek frankismo garaira  salto eginda. Hezkuntza, emakumea, politika, askatasuna… horiek eta gehiago zelan bizi izan zituzten ezagutu zuten.

Filma Goiena telebistak ere emango du filma.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa