goiena.eus

Aste Santuko oporraldirako aisi eskaintza haurrentzako

 Eskoriatza

Eskoriatzako Udalak eta Txirikila elkarteak 6-12 urte (LH1-LH6) bitarteko haurrei zuzendutako programa antolatu dute apirilaren 10, 11 eta 12rako.

Helburua haurrek ondo pasatzea da, sukaldaritza, igeriketa, jolasak eta gisa horretako ekintzak eginez eta begiraleak lagunduta. 10:00etatik 13:00ak bitartean izango dira haurrak aipatutako hiru egunetan jolasean, eta izen ematea zabalik dago martxoaren 23a arte. Horretarako, kultura etxera joanda, goizez, edo arratsaldez, Tortolis ludotekara joanda egin daiteke. Prezioa, berriz, 20 eurokoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa