goiena.eus

Astebukaeran eski irteera egingo dute Panticosara

 Eskoriatza

Eskoriatzako Kirol Elkarteak antolatuta, Panticosara irteera egingo da asteburu honetan. Zapatuan irtengo da autobusa goizeko 05:30etan Akeitatik, eta buelta, domekan izango da, 21:00ak aldera.

Dagoeneko 22 lagunek eman dute izena, baina hala ere, aukera dago izena emateko. Bidaiak, pentsio erdiko estantziak, eta forfaits-a barne 130 euroko kostua izango du, eta eskiak, snow taula, kaskoa… bakoitzak berea eraman beharko du. Hala ere, ez daukanak alokatzeko aukera ere izango du bertan.

Izena eman nahi duenak edo informazioa eskatu nahi duenak, Namaste belar-dendan egin beharko du, edo eskoriatzamt@gmail.com helbidera idatzita edo 943 71 43 27 telefonora deituta. Adin gutxikoak heldu batekin joan behar direla gaineratu dute antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa