Iker Eskibel eskoriatzarra Alberto Contador Fundazioaren Polartec taldearen aurkezpenean izango da

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 10a, 10:19
Ezkerretik hirugarrena da Iker Eskibel txirrindularia.

Astelehenean, otsailaren 13an, Alberto Contador Fundazioko Polartec taldeen junior eta 23 urtetik azpikoen aurkezpena egingo da Mostolesen, eta afizionatu mailan hasi den Eskoriatzako Iker Eskibel txirrindularia bertan izango da 23 urtetik azpikoekin, aurtengo ibilbide berriari hasiera emateko prest.

Ekitaldia, Skoda markaren kontzesionarioan egingo da, eta taldearen babesle eta hornitzaileez gain, junior mailako 13 txirrindulari eta 23 urtetik azpikoen taldeko 16 txirrindularik hartuko dute parte aurkezpenean.

Horrez gain, Trek-Segafredo taldeko liderra den Alberto Contador ere bertan izango da, eta aurkezpenaren ondoren, Andaluziarako bidaia egingo du, urteko lehen lasterketa egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak