Antontxu bideko pasealekua itxi egingo dute egonkortze lanak egiteko

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urt. 18a, 16:58

Antontxu bideko zati bat.

Olaeta plazako atzealdeko maldan mendi-hegala egonkortzeko obrak egingo dira. Obra horiek zazpi aste inguru iraungo dute eta horren ondorioz, goialdetik doan pasealekua, Antontxu bidetik Mazmela auzo aldera doana hain zuzen, itxita egongo da.

Hainbat herritarrengan eragozpenak eragingo dituzte lanek, baina segurtasun arrazoiengatik neurriak betetzea eskatu du Udalak.

Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu da esleipen eta formalizazio iragarkia. Bertan, zenbat diru kostatuko duen eta epeak zeintzuk diren adierazten duena. PDF

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak