goiena.eus

Aste honetan hasi dira Santa Ana kaleko lanekin

 Eskoriatza

Irisgarritasuna hobetzeko lanak aste honetan hasi dira egiten Santa Ana auzoan. Asmoa, 2016an hasi eta bukatzea zen, baina gora-behera batzuengatik, beranduago hasi dira lanekin. Hasiera batean proposatutako aurrekontua, 12.945,91  eurokoa zen, baina pixka bat gehiago –500 euro inguru– ordaindu beharko dutela azaldu du Hirigintza eta Mugikortasuneko batzordeburu Josu Ezkurdiak.

Aste honetan hasi dira Santa Ana kaleko lanekin
Hasi dira Santa Ana auzoko irisgarritasun lanak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Obra, Sasoi enpresak egin behar zuen hasiera batean, baina azkenean, enpresa aldatzea erabaki du Eskoriatzako Udalak eta Bergarako Artzamendi enpresa arduratuko da lanak aurrera eramateaz.

Egingo diren lanak

Pagaldai harategiaren parean goratutako zebra-bidea jarriko da, autoek abiadura moteldu dezaten, eta zati horretan trafikoa aldiko norabide batekoa izango da eta lehentasuna izango dute Antsoategiko biribilgunetik datozen autoek, eta ez Zaldibar aparkalekutik datozenek. Bestalde, espaloia zabaldu eta egokitu egingo da, errepideari zati bat kenduz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa