goiena.eus

'Ziklon eta Zhunba day' antolatu dute kiroldegian

 Eskoriatza

Ziklon eta Zhunba day egingo da urtarrilaren 14ean, Manuel Muñoz kiroldegian, 09:30etatik 10:30etara bitartean. Bi saiotan banatuta, batean, spinningean edo areto txirrindularitzan jarduten duten kirolariak elkartuko dira alde batetik, eta bestetik, dantza eta kirola uztartu nahi duten Zhunba zaleak ere bertaratuko dira.

Hamasei urtetik gorakoentzakoei zuzendutako ekintzara joateko doako aukera, zirkuituko kiroldegietako Indoor txirrindularitzako erabiltzaileek izango dute, zirkuituko kiroldegietako abonatuek, berriz, bost euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek zazpi euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa