goiena.eus

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar

 Eskoriatza

Eskoriatza Kirol Elkarteak Eskoriatzako Kamisetarekin Munduan Zehar egitasmoa jarri du martxan uda honetan. Nahi izan duenak elkarteko kamisetarekin argazkiak bidaltzeko aukera izan du, eta elkartearen Facebook orrialdean hainbat lekutatik bidalitako argazkiekin bilduma polita osatu dute.

Kirol elkarteko Antonio Regañoren esanetan: "Taldea promozionatzea izan da ekimenaren helburua, hala joaten garen lekura joaten garelarik Eskoriatzako kamiseta harrotasunez erakusteko. Lehiaketa izan barik, taldea eta herria ezagutarazteko asmoz".

Irailean kamisetak lortzeko aukera

Denboraldi berrirako kamisetak lortzeko aukera izango da irailean; "tirantedun kamiseta dugu saskibaloi taldeak erabiltzen duena, eta manga motzeko beste bat areto futbol taldekoek erabiltzen dutena".

25 eurotan daude salgai, eta nahi duenak izena eta zenbakia jarri ditzake prezio berean. Eskuratu nahi duenak Eskoriatza K.E Facebook orrialdera edo eskoriatzake@hotmail.com helbidera idatzi dezake.

Denboraldia hasi aurretik aurkezpena

Bestalde, denboraldi berrirako jantziak irailean aurkeztuko dituzte denboraldi berria hasi baino lehen, talde guztien aurkezpenarekin batera.

Ikusi argazki guztiak handiago

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 1

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 2

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 3

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 4

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 5

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 6

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 7

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 8

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 9

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 10

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 11

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 12

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 13

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 14

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 15

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 16

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 17

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 18

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 19

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 20

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 21

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 22

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 23

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 24

Eskoriatzako kamisetarekin munduan zehar - 25

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa