Apirilaren 18an jarriko dute martxan hondakinak jasotzeko sistema berria

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mar. 18a, 12:52

Santa Ana auzoko gunea argazkiak erakusten duen lekuan egongo da.

Bosgarren edukiontzi bidezko sistema apirilaren 18an hasiko da martxan. Apirilaren 4tik 11ra bitartean, atez ateko sistemako esekitakoak kendu eta edukiontzi berriak jartzen hasiko dira. Kasu batzuetan, orain arte atez ateko guneak egon diren leku berean egongo dira edukiontzi berriak, eta gune hauetan esekitakoak mantenduko dira edukiontzi berriak jarri bitartean.

Josu Ezkurdia Eskoriatzako hirigintza eta mugikortasuneko batzordeburuaren esanetan: "Sistema berriarekin martxoaren amaieran hastea zen asmoa, baina Aste Santua tartean dela-eta, aldaketa hobeto kudeatzeko apirilera atzeratzea pentsatu dugu".

Edukiontzi txikiak

Herrian sakabanatuta 21 gune jarriko dira guztira, baina "gune batzuetan, Gorosarri eta Olazar auzoetan, esaterako, edukiontzi normalez gain, txikiagoak ere jarriko dira, kale estuak daudelako", adierazi du Josu Ezkurdiak.
Bestalde, organikorako edukiontziak erabiltzeko, nork bere gunean dagoen edukiontzia irekitzeko aukera izango du soilik, eta oraindik txartelik jaso ez duena edo zalantzak argitu nahi dituena hondakinen informazio bulegotik pasa dadila, edo 688 862 527 telefonora dei dezala.

Informazio gehiago

Sistema berriarekin arazoren bat balego, Mankomunitateko telefono kontaktua eta helbide elektronikoa izango dira edukiontzietan, edozein arazo edo zalantza izanez gero kontsultatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak