Toberaren harira, ezohiko osoko bilkura txantxa eran

Imanol Beloki 2015ko abe. 11a, 09:00

Iaz Aretxabaletako ezohiko osoko bilkuran batutakoak talde argazkian. | goiena

Aretxabaletak Eskoriatza akusatu du, Eskoriatza legearen aurrean gezurretan ibili dela esanez. Izan ere, iazko Toberan "testigu faltsua" eraman zuela adierazi du Aretxabaletak. Eskoriatzako Udalak honi kontra eginez,  ezohiko osoko bilkura deitu du abenduaren 14rako, astelehenerako, akusazio horiei aurre egiteko.

Ezohiko horretan, pregoilariak epaiketaren arrazoia azalduko du, esanez Aretxabaletak ez duela epaia bete, eta akusazioari aurre egin edo ez erabakitzeko batuko dira alkate eta zinegotziak. Osoko bilkurari 19:00etan emango zaio hasiera, eta bertan, Eskoriatza defendatuko duen abokatua izendatuko da. Elkartasuna adierazteko herri eragile eta herritar guztiak osoko bilkurara gerturatzeko gonbidapena egin dute. 

Inuzente egunerako, Tobera 

Tobera antzerki satirikoa abenduaren 28an, Inuzente egunean, egin izan da azken urteotan. Aurten, Eskoriatzan egingo da, Manuel Muñoz kiroldegian, 19:30ean. Bosgarren aldiz egingo da, eta aldaketa ugari egongo dira ikuskizunean, ezusteko ugari, eta umorez beteta egongo da.

Aurten, Aretxabaletak Eskoriatza eroango du auzitara, eta hainbat trapu zahar aterako dira mahai gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak